Udazkeneko kanpaina abian jarri du Laurak Bat elkarteak

Laurak Bat Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak bi kanpaina abiatu ditu: udazkeneko kanpaina eta puntu kanpaina.
Udazkenekoan, elkarteko txartelarekin ordainketa egiterakoan erosketa baleak aterako dira. Baleak bost, hamar eta hogei eurokoak izan daitezke. Bale horiek aldatzeko azken eguna 2011ko urtarrilaren 5a da. Kanpaina abenduaren 15ean bukatuko da.
Puntu kanpainaren bidez, erosleak puntuak lortzen joango dira elkartearen txartela pasatzerakoan. Horrela, 100 punturo bost euroko txeke bat lortuko dute bazkideek Laurak Bateko establezimenduetan erabiltzeko.
Txekeak eskuratuta, hiru hilabeteko epea izango du erosleak trukatzeko.

Ez dago ekarpenik

Send this to friend