Autokritika egin nahi du Hamaikabatek, “herritarrei ahotsa emanez”

Pasaiako Hamaikabatek prozesua abian jarriko du, horren oinarria “gardentasuna” izanik. Herritarrei ahotsa eman nahi die, autokritika egin: “Azkenaldian, behin eta berriz entzuten da alderdi politiko guztiak berdinak direla, herritarrak ez dituztela kontuan hartzen. Ohartzen gara herritarren frustazioaz, sentitzen dugu politikak eta alderdi politikoek ez dutela lehen zuten interesik. Autokritikarako garaia iritsi zaigu”.

Herritarren proposamen eta kexuak bildu nahi dituzte; horretarako, lau bilera ireki antolatu dituzte: hilaren 19an San Pedron, abenduaren 9an Trintxerpen, urtarrilaren 14an Donibanen eta otsailaren 10ean Antxon. Bilera guztiak bukatuta, balorazioa egin eta horren berri emango dute.

“Kultur politiko berria sustatu nahi dugu, gardentasuna aldarrikatu eta praktikatu. Pasaia bada garaia leloa gainditu eta Pasaiaren garaia da aldarrikatu behar dugu”, nabarmendu du Jon Samaniego Pasaiako H1eko kideak.

Hamaikabatekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hiru bide jarri dituzte eskura: 682 70 44 24 telefono zenbakia,pasaia@hamaikabat.com posta elektronikoa eta http://oarsoaldeaz.wordpress.com bloga.

Ez dago ekarpenik

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend