Edukiontziak lurperatzeko obrak hasi dituzte Biteri kalean

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, hasi dituzte Biteri kaleko 31-37 zenbakidun atarien aurrean edukiontziak lurperatzeko obrak. Arrizabal Elkartea SL enpresak egingo ditu, eta 84.500 euroren truke.

Udalaren arabera, edukiontziak lurperatzea “higienikoagoa eta erosoagoa” da erabiltzailearentzat, eta batik bati, erdigunean, “beste edukiontziak jartzea zailagoa delako eta oinezkoak mugitzea zailtzen duelako”.

Gaineratu du ekimen hori Eusko Jaurlaritzaren Merkagune programaren baitan dagoela. Helburua kaleak erosotu, eta merkataritza bultzatzea da.

Ez dago ekarpenik

Send this to friend