Ereintzak Arrate jasoko du bihar Galtzaraboradako kiroldegian

Joan den asteko atsedenaldiaren ondoren ligari ekingo dio bihar berriro ere Ereintzak Gltzaraboradako kiroldegian. Alex Noguesen mutilek Eibarko Arrate taldearen kontra jokatuko dute 19:30etik aurrera. Ongi etorri zaio errenteriako taldeari joan den asteko atsedena min hartuta eduki dituen hainbat jokalari berreskuratzeko.

Orainarte jokatutako azkeneko norgehiagokan, errenteriarrek 33-30 gainditu zuten Colindres taldea. Ereintza sailkapeneko bostgarren postuan dago eta Arrate baino hiru puntu gehiago ditu sailkapenean. Alex Noguesen mutilak garaipena eskuratzen saiatuko dira goiko postuetara gehiago hurbiltzeko.

Ez dago ekarpenik

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend