Kirol terminologia hizpide hartuta, mahai ingurua Oiartzunen

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak kirol terminologiari buruzko mahai ingurua antolatu dute datorren astearterako (hilaren 9rako). 19:00etan izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan, eta Juanan Legorburu eta Joxe Mari Apaolaza izango dira hizlariak. Legorburu, Euskal Telebistako kirol kazetaria da. Apaolaza, berriz, Euskadi Irratiko kirol esataria.

Euskara Elkartera egitasmoaren baitako ekimena da asteartekoa. Bereziki kirol elkarteei bideratutako mahai ingurua den arren, gaiaren interesaz jabetuta, herritarrei ere gonbitea luzatu diete Ttur-tturrek eta Udalak.

Ez dago ekarpenik

Send this to friend