Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati droga salerosteagatik eta beste gizon bat zauritzeagatik

Donostiako auzitegi batek Errenteria-Oreretako gizon bati lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio droga salerosteagatik eta beste gizon bat zauritzeagatik. Horrez gain, 3.000 euroko isuna jarri diote droga trafikoarengatik eta beste 300 eragindako zauriengatik, baita sufragio pasiboaren eskubidea kendu ere, zigorrak irauten duen bitartean.

2007ko urtarrilaren 28an, orain zigortutakoak —S.D. inizialak dituena— Martin Etxeberria kalean alokatua zuen lokalera joan ziren bi gizon. S.D.-k ez zien sartzen utzi. S.D.-ren eta joan zen gizonetako baten artean borrokaldia hasi zen eta taberna bateko leiho baten gainera erori eta hautsi egin zuten. Ondorioz, biak zauritu ziren.

Lokalera joan ziren bi gizonek salaketa jarri zuten ertzain-etxean eta S.D.-k droga saltzen zuela salatu zuten, bai Martin Etxeberria kaleko lokalean, baita Galtzaraborda etorbideko beste batean ere. Ertzainek 334,32 gramo haxix atzeman zuten bi lokaletan, baita 3,95 MDMA ere.

Ez dago ekarpenik

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend