Allerruk ezin izan du Ostadar garaitu

Partida garrantzitsua jokatu zuen herenegun, Plazetan, Allerruk. Izan ere, sailkapeneko goiko postuei eusteko beharrezkoa zuten garaipena, baina 1-3 galdu zuten Lasarte-Oriako Ostadar taldearen kontra.
Bi taldeek hamahiruna puntu zituzten larunabatera arte. Hirugarren postuan zeuden lasartearrak eta laugarrenean, berriz, lezoarrak.
Asteburuko porrotaren ondoren, lau postu beherago daude lezoarrak. Erregional Preferente Mailako lehia estua izanagatik, aldaketa handia gerta liteke jardunaldi berean.
Horrela, lehen postua lau puntura dute lezoarrek, baita sailkapeneko azken aurreneko postua ere. Datorren partida, gainera, Beti Gazte liderraren aurka jokatuko dute Egoitz Etxarriren mutilek, Lesakan.

Ez dago ekarpenik

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend