«Aldundiaren panpin bihurtuko da San Markoseko Mankomunitatea»

Ezker abertzalearen Alternatibaren eta Ezker Batuaren arabera, «Gipuzkoako Foru Aldundiaren panpin bihurtuko da San Markoseko Mankomunitatea». Pasa den astean egin zuten lehen bilera PSE-EEk eta EAJk San Markosen gidaritza hartu zutenetik. Ezker abertzalearen, Alternatibaren eta Ezker Batuaren ustez, San Markosek ez ditu herritarren eta udalerrien interesak defendatuko: «San Markos, Gipuzkoako Hondakin Partzuergoaren interesak, hau da, errauste planta eraikitzeko sortutako erakundearen interesak defendatzeko dagoela ondoriozta daiteke lehen bilera hartatik».

Hiru alderdiek, bestalde, Juan Carlos Merino Mankomunitateko presidentearen «ezgaitasuna» salatu dute. Aurreko Gobernu Taldea kargutik kendu eta hilabetera, «ez da gai izan Mankomunitateko hamar udalerrietatik idazkaririk eta kontu hartzailerik topatzeko», diote. Eta PSE-EEren eta EAJren mesfidantza kritikatu dute: «Ez dira fidatzen Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako funtzionarioekin. Beldur dira funtzionario horiek estatutuek edo legeek esaten dutena betearaziko duten». Euren helburuak azkeneraino eramateko ez dute trabarik nahi PSE-EEk eta EAJk, aipatutako alderdien iritziz, eta txotxongiloak behar dituzte. «Egoera horrek San Markoseko Mankomunitatea Diputazioaren menpe jartzera darama», nabarmendu dute.

Informazioa mugatu
Ezker abertzalearen, Alternatibaren eta Ezker Batuaren arabera, Merinoren gobernua bide honetik doa, ordea, beste eremu batean: «Ondo ari da herritarrei informazioa mugatzerakoan. Autokonpostatzeari edota atez ateko bilketari buruzko aipamenak kendu egin dituzte webgunetik».

Bosgarren edukiontzia
Azkenik, hiru alderdi horiek, San Markosek bosgarren edukiontzia babesteko duen borondatea kritikatu dute: «Atez ateko bilketak baino hamar aldiz emaitza kaskarragoak lortzen dituen sistema baten alde egin nahi dute, birziklatzaile mozorroa jantzita duten bitartean, eta errauste ereduaren alde direnean».

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend