Allerru-Algeposak Sestaoren kontra berdindu du

Allerru-Algeposak berdinketa (3-3) besterik ez zuen lortu larunbatean, Bekoerrotan. Nahiz eta ordura arte hiru puntu lortu zituen, Sestao baino gehiago izan ziren lezoarrak. Gainera, partidaren bukaeran, laugarren gola sartu zuten lezoarrek, baina oso gutxigatik denboraz kanpo izan zen gola eta ez zen markagailua aldatu.
Bizkaitarrak izan ziren nagusitzen hasi zirenak. Horrela, 0-2 aurreratu ziren. Lezoarrek erantzun zuten eta 1-2ko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatia ezberdina izan zen. Lezoarrek aukera asko sortu zituzten eta partida berdintzea lortu zuten, baita aurreratzea ere. Hala ere, sestaotarrek partida berdintzea lortu zuten, penalti baten bidez. Etxekoak epailearen erabakiaz kexatu ziren, baita etxekoei adierazi zien seigarren faltagatik ere. Ondorioz, etxekoen entrenatzailea kaleratu zuen. Penalti bikoitza gelditu zuen Ager lezoarren atezainak eta markagailua ez zen mugitu.
Partidaren bukaera irekia izan zen eta lezoarrek hiru aukera on izan zituzten irabazteko, baina bizkaitarren atezainak paper bikaina egin zuen. Ondoren iritsi zen azkeneko aukera hori, baina gola denboraz kanpo sartzeagatik, ez zen markagailua mugitu.
Lau puntu dituzte orain lezoarrek eta sailkapenaren hamabigarren postuan daude.

Ez dago ekarpenik

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend