Pasaiako portua trafikora itxita dago denboralearen ondorioz

Atzo arratsaldeko 20:00az geroztik trafikora itxita dago Pasaiako portua. Eguraldi txarrak eragin du itxiera. Portu Agintaritzako iturriek esan dutenez bokalearen kanpoaldean bi ontzi daude porturatzeko zain. Portu barruan zamalanak ari dira egiten, nahiz eguraldiak eraginda, tentu handiz egin behar duten lan. Portuko iturrien arabera, iragarpenak kontuan hartuta zaila izango da portu barruan dauden ontziak gaur irten ahal izatea. AZTI Teknaliako estazio ozeanografikoak zazpi eta zortzi metro arteko olatuak neurtu ditu gaur goizean bokalearen kanpoaldean. Horrek praktikoen lana ezinezko egin du.

Ez dago ekarpenik

Send this to friend