2011ko tasak eta zergak ez ditu igoko Hondarribiko Udalak

Bigarren urtez jarraian Udalak zerga eta tasak izozteko erabakia hartu du. Gogoratu ere, Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak datorren urterako ura eta zaborren tasak ez igotzea erabaki duela orain gutxi. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak azaldu duenez, “krisi egoera honetan denok egin behar dugu esfortzua. Hondarribiarrek aurrezteko ahalik eta aukera gehien izatea nahi badugu, saiatu behar gara, gutxienez gure eskuetan dagoen kasuetan, hiritarrei kobratzen zaiena ahal den gutxien izatea”.

“Udalaren egoera ekonomikoa ez da txarra” gehitu du Alkateak. “Urteetan egindako kudeaketa ekonomiko onaren seinale, soilik geneukana gastatu baitugu eta ez gehiago. Orain, egin beharrekoa, ahal diren baliabide gehienak gizarte laguntzarentzat bideratzea da, Udaletik ekonomia eta aberastasuna sortzeko, obra publikoaren bidez. Oso konbentzituta nago daramagun kudeaketa eredua egokia dela, daukagun hiri-eredua garatzen uzten diguna”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend