‘Lezo airetik (1959-1970)’ liburua gaur aurkeztuko dute
Gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Lezo airetik (1959-1970) liburua aurkeztuko dute Kultura Aretoan. Paisajes Españoles enpresaren irudiek eta Lander Zurutuza lezoarraren testuek osatzen dute liburua. Aurkezpenean Zurutuza bera eta Haritz Salaber...
Gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Lezo airetik (1959-1970) liburua aurkeztuko dute Kultura Aretoan. Paisajes Españoles enpresaren irudiek eta Lander Zurutuza lezoarraren testuek osatzen dute liburua. Aurkezpenean Zurutuza bera eta Haritz Salaberria Lezoko alkatea izango dira.
Liburu horretan agertzen diren argazkiak Paisajes Españoles enpresari erosi dizkiote: «Urte asko daramate argazkiak ateratzen», esan du Xanti Val Kultura teknikariak, «eta iaz arteko argazkien funtsa erosi dugu». Jakinarazi duenez, 500 argazki ingururen funtsa erosi du Udalak. «Gainontzeko urteetako argazkien balioa urte batzuk barru handiagoa izango da», zehaztu du Valek.
Gaur arratsaldeko aurkezpenean liburuak doan banatuko dituzte, agertzen den herritar bakoitzarentzako bana. Bestela, 10 euroan salduko dituzte.
Nola edo hala, lezoar guztiek jasoko dituzte liburu horren argazkiak etxean. Izan ere, Udalak urtero argitaratzen duen egutegia gaur aurkeztuko duten liburuaren argazkiekin osatuko dute. «Egutegia liburuaren bigarren zatia izatea nahi dugu. Horrela, lezoar guztiek izango dute liburuaren hamabi argazkiko bildumatxo bat etxean», iragarri du Valek.