Oiartzungo erretaulez, Europan
Oiartzunen egindako lanak (Arditurri kasu), azkenaldian eredu bihurtzen ari dira Espainiako Estatuan eta Europan. Carlos Aseginolaza Udaleko Ingurumen teknikaria Asturiasen izan zen duela gutxi Arditurriko berreskuratze lanak nola egin dituzten kontatzen eta hango teknikariak laguntzen. Orain, herriko Doneztebe parrokiako erretaulen txanda izan da. Europan eman dute horren berri. Machinae Spirituales jardunaldietan, Bruselasen, aurkeztu dituzte herriko erretaulen ezaugarriak Albayalde enpresako Maite Barriok eta Ion Berasainek: formen garapena, eraikitze teknikak eta polikromiak. Horien berri jaso zuten Europa guztiko historia adituek eta baita zahaberritzaileek ere. Zehazki esateko, parrokiako monumentu taldearen berri eman dute. Izan ere, Doneztebe parrokiak 11 erretaula ditu eta pulpitu bat, 1639-1775 urteetan eraikitakoak. Erretaulak berreskuratzeko kanpaina luzea egin zuten herrian Albayaldekoek: 1997an hasi eta 2009an bukatu zituzten berreskuratze lanak. Adituek diotenez, entziklopedia antzeko bat osatzen du Doneztebe parrokiako monumentu talde horrek, eta bertan barroko garaiaren eta estiloaren garapena ikus daiteke.
Oiartzunen egindako lanak (Arditurri kasu), azkenaldian eredu bihurtzen ari dira Espainiako Estatuan eta Europan. Carlos Aseginolaza Udaleko Ingurumen teknikaria Asturiasen izan zen duela gutxi Arditurriko berreskuratze lanak nola egin dituzten kontatzen eta hango teknikariak laguntzen. Orain, herriko Doneztebe parrokiako erretaulen txanda izan da. Europan eman dute horren berri.
Machinae Spirituales jardunaldietan, Bruselasen, aurkeztu dituzte herriko erretaulen ezaugarriak Albayalde enpresako Maite Barriok eta Ion Berasainek: formen garapena, eraikitze teknikak eta polikromiak. Horien berri jaso zuten Europa guztiko historia adituek eta baita zahaberritzaileek ere.
Zehazki esateko, parrokiako monumentu taldearen berri eman dute. Izan ere, Doneztebe parrokiak 11 erretaula ditu eta pulpitu bat, 1639-1775 urteetan eraikitakoak.
Erretaulak berreskuratzeko kanpaina luzea egin zuten herrian Albayaldekoek: 1997an hasi eta 2009an bukatu zituzten berreskuratze lanak.
Adituek diotenez, entziklopedia antzeko bat osatzen du Doneztebe parrokiako monumentu talde horrek, eta bertan barroko garaiaren eta estiloaren garapena ikus daiteke.