Mikel Aranak hitz egingo du bihar, egoera politikoari buruzko jardunaldietan
Herritar talde batek antolatutako egoera politikoari buruzko hitzaldi zikloan Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusia ariko da bihar bere ikuspuntua ematen. Ohi bezala, arratsaldeko zazpietan hasiko da hitzaldia, Kaputxinoen elizako beheko sola...
Herritar talde batek antolatutako egoera politikoari buruzko hitzaldi zikloan Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusia ariko da bihar bere ikuspuntua ematen. Ohi bezala, arratsaldeko zazpietan hasiko da hitzaldia, Kaputxinoen elizako beheko solairuko ekitaldi aretoan.
Atzo, berriz, toki berean Aintzane Ezenarro Aralarko legebiltzarkidea eseri zen. Antolatzaileen arabera, “hitzaldi bizia” eskaini zuen, eta hamarnaka lagun izan ziren lehendabizi entzuten, eta ondoren, galderak egiten. Hitzaldia luzatu egin zen, 21:00etarako bukatu behar zuen, eta ordu erdi beranduago moztu behar izan zuten.
Zikloa bukatzeko bi hizlari falta dira: urtarrilaren 25ean Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentea ariko da, eta otsailaren 1ean Oskar Matute Alternatibako kidea.