ELAk irabazi ditu Lezoko Udaleko hauteskunde sindikalak, lehen aldiz
ELA nagusitu da Lezoko Udalean egin diren hauteskunde sindikaletan. Herenegun hautatu zituzten ordezkariak eta, lehenengo aldiz, ELAk irabazi ditu hauteskunde horiek. Boto bakarrarengatik irabazi diote LABi: 23 boto lortu dute irabazleek eta 22, berriz...
ELA nagusitu da Lezoko Udalean egin diren hauteskunde sindikaletan. Herenegun hautatu zituzten ordezkariak eta, lehenengo aldiz, ELAk irabazi ditu hauteskunde horiek. Boto bakarrarengatik irabazi diote LABi: 23 boto lortu dute irabazleek eta 22, berriz, LABek.
Xabier Perez Oarso Bidasoko ELAko arduradunak azaldu duenez, eurak aurkezten ziren lehenengo aldia izan da. “Orain arte kolore bakarrekoa izan da Lezoko Udaleko Enpresa Batzordeko ordezkaritza. LAB beti aurkezten zen bakarrik, eta beste sindikatuek ez dugu zerrendarik aurkezterik lortu, egia esan behar bada”, adierazi du Perezek.
“Aldaketa nahi zuten”
Perezen arabera, Lezoko Udaleko hauteskundeen emaitzak ikusita, langileek “aldaketa” eskatu dutela “argi dago”.
Hori da emaitzaz egiten duen irakurketa. “Emaitzak ikusita, langileek aldaketa nahi zutela eta botoaren bitartez egin dute. Beste ordezkaritza bat nahi zuten Enpresa Batzordean eta ELA hautatu dute”, gaineratu du Perezek.