Hondarribia eta Irun Fitur Turismoaren Azokan
Bidasoko eskualdea, Fitur Turismoaren Nazioarteko Azokaran izango da eta Madrilen ospatuko dute igande arte. Eskukaldeko ordezkaritza azokan izango da, Euskadiren standean, Euskal Kostaldearen erakustokian, Irun eta Hondarribia sustatzeko bi udalerrietako erakargarritasun turistikoak ezagutzera emanez. Bidasoko eskualdearen ordezkari gisa Hondarribiko alkatea, Aitor Kerejeta, Bidasoa bizirikeko presidentea, Goizane Alvarez eta Bidasoa bizirikeko Turismo saileko ordezkaria, Fernando Gonzalez izango dira Fiturreko edizio berri honetan. Gainera, bertan izango da Bidasoa bizirikeko Turismo departamentuko turismo-informatzaile bat ere azokako egunetan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren burua, Pilar Zorrilla izango da, Merkataritza eta Turismoko sailburuordea. Bidasoko eskualdea Euskadiren standean egongo da, Euskal Kostaldearen erakustokian, eta teknologia berrien eta turismoaren aldeko apustua egingo du Fiturreko edizio honetan. “Zalantzarik gabe, azoka hau turismoaren sektoreko jardueren eta berritasunen epizentroa da, eta gure eskualdeak bertan egon nahi du, urtero bezala, erakusleiho honetan” azaldu du Goizane Alvarezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak. “Gainera, eskualdeko 2011ko ostatuen liburuxka berria aurkeztuko dugu, eta gastronomiako liburuxka bat ezagutzera emango da, Bidasoko elementu erakargarrienetako bat bezala”. Aurten ere, azokak aukera ematen dio eskualdeko ordezkaritzari eta Turismoko departamentuari harremanetarako eta bileretarako lan zabala egiteko, turismoa sustatzeko sareetan parte hartzen duten beste entitate batzuekin topaketak eginez. Fiturreko edizio honetan eskualdea sustatze aldera, zalantzarik gabe Estatuko turismoaren hitzordu ezinbestekoa da, berak ematen [...]
Bidasoko eskualdea, Fitur Turismoaren Nazioarteko Azokaran izango da eta Madrilen ospatuko dute igande arte. Eskukaldeko ordezkaritza azokan izango da, Euskadiren standean, Euskal Kostaldearen erakustokian, Irun eta Hondarribia sustatzeko bi udalerrietako erakargarritasun turistikoak ezagutzera emanez.
Bidasoko eskualdearen ordezkari gisa Hondarribiko alkatea, Aitor Kerejeta, Bidasoa bizirikeko presidentea, Goizane Alvarez eta Bidasoa bizirikeko Turismo saileko ordezkaria, Fernando Gonzalez izango dira Fiturreko edizio berri honetan. Gainera, bertan izango da Bidasoa bizirikeko Turismo departamentuko turismo-informatzaile bat ere azokako egunetan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren burua, Pilar Zorrilla izango da, Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.
Bidasoko eskualdea Euskadiren standean egongo da, Euskal Kostaldearen erakustokian, eta teknologia berrien eta turismoaren aldeko apustua egingo du Fiturreko edizio honetan. “Zalantzarik gabe, azoka hau turismoaren sektoreko jardueren eta berritasunen epizentroa da, eta gure eskualdeak bertan egon nahi du, urtero bezala, erakusleiho honetan” azaldu du Goizane Alvarezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak. “Gainera, eskualdeko 2011ko ostatuen liburuxka berria aurkeztuko dugu, eta gastronomiako liburuxka bat ezagutzera emango da, Bidasoko elementu erakargarrienetako bat bezala”.
Aurten ere, azokak aukera ematen dio eskualdeko ordezkaritzari eta Turismoko departamentuari harremanetarako eta bileretarako lan zabala egiteko, turismoa sustatzeko sareetan parte hartzen duten beste entitate batzuekin topaketak eginez. Fiturreko edizio honetan eskualdea sustatze aldera, zalantzarik gabe Estatuko turismoaren hitzordu ezinbestekoa da, berak ematen baitio hasiera denboraldiari eta berak markatzen ditu sektoreko urteko berritasunak.