Autobusak emakume harrapatu du gaur, Herrera eta Pasaia artean, GI-2640 errepidean. Anbulantzia etorri eta ospitalera eraman dute emakumea zaurituta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Europa Press-i jakinarazi dionez, 13:30ean gertatu da ezbeharra...
Hirigintza batzordeak aztertu ondoren, Udalak bost helegite aurkeztu dizkio Donostialdeko Zatikako Planari (PTP). Lehenengo helegitea, EuskoTrenen ibilbidearen gainekoa da. Izan ere, PTPk ibilbidea agerikoa izatea proposatzen du eta Udalak erdialdean b...
Errenteriako Aralarrek azaldu duenez, hainbat salaketa jaso ditu esanez, gune urdinean ondo aparkatutako ibilgailuak eramaten ari direla TAO ez ordaintzeagatik. Ildo horretatik, Udal Gobernuari gogorarazi dio “trafikorako arau hausteak arautzeko ...
Ander Pozak, Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziako presidentea eta Pasaiako alkateordeak, Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoetan 2010. urtean jasotako bisitari kopuruaren «igoera garrantzitsuaren» berri eman du. Guztira, 29.000 pertsona baino gehixeago gerturatu ziren iaz eskualdeko hiru turismo bulegoetara. Hain zuzen, 2009ko urtearekin konparatuz, hartutako turisten kopurua %11,51 hazi da. 2009an ere aurreko urtearekin alderatuz bisitari kopurua igo egin zen. Datu oso positibo dela nabarmendu du Pozak, «gainera garai zail hauetan turismoa mantentzen den sektorea dela adierazle dugu». «Zalantzarik gabe, Oarsoaldea eskualdeko baliabide turistiko berriek, esaterako, Ondartxo-Itsas Kulturaren Zentroak, eta hauekin batera eskualdean jadanik kontsolidatuak diren beste hainbat baliabidek, hala nola Pasaiako Victor Hugo Etxeak eta Mater Atunontzi-Museoak, Errenteriako San Marko Gotorlekuak, Oiartzungo Arditurriko Meatze Guneak, Luberri Ikasgune Geologikoak eta Herri Musikaren Txokoak, funtsezko papera jokatu dute Oarsoaldea eskualdeak jasan duen igoera nabarmenean», gogorarazi du Oarsoaldeko presidenteak. Bisitariek egindako kontsulten artean, Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezoko Hirigune Historikoak nabarmendu ditu, Lezon ezarri berri den Ibilbide Kulturalarekin batera, eta baita Aiako Harria, Lau Haizeta, eta kostaldeko Jaizkibel eta Ulia naturguneak ere. Jatorriari dagokionez, aipatzekoak dira gipuzkoarrak, bisitarien %21,52 dira. Horien atzetik daude frantziarrak, %19,22arekin. Kataluniatik etorritakoak ere asko dira (%8,3), eta baita madrildarrak ere (%5,12). Beraz, «2010eko balantzea oso positibo eta pozgarria da» Pozaren [...]
Txost taldeko kideek hainbat partida jokatuko dituzte asteburu honetan Madalensoron. Gaur, Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketako bi partida izango dira pilotalekuan, Gazte Mailan. 17:00etan, Txost 1-Behar Zana 1. 21:00etan, Txost 2-Txost 3. Bihar palan ...
Oiartzungo Udal Gobernu Taldeko kideek bihar eta asteartean egingo dituzte azkeneko auzo batzarrak, aurrekontuez, PTPaz eta Ikerketa Batzordeaz herritarrekin hitz egiteko. Auzoz auzo bilerak egin dituzte udal ordezkariek hilaren 11tik. Helburua herrita...
Udal Gobernu Taldeak oso larritzat jo ditu OiartzunBaik azken egunetan prentsa bidez egindako adierazpenak. Udal Gobernu Taldearen ustez, «beste behin ere, gezurren eta azpijokoen bidez herritarrak nahastu nahi izan dituzte» adierazpen horiekin. Horregatik, Oiartzungo Udal Taldeak OBko kideen jarrera salatu du eta neurriak hartuko dituela iragarri: «Lotsagabe hutsak dira. Beraien miseriak ezkutatzeko herritarrak nahastu nahi izan dituzte. Aurpegia behar da gero beraietako batzuen gehiegikeriak eta lege-hausteak estaltzeko gezurra eta azpijokoa erabiltzeko. Hori guztia, baina, ez da bere horretan geratuko. Udal Gobernu Taldeak neurriak hartu asmo ditu». Batetik, OBk Oiartzungo Udalak «zulo handia» duela esan duela gogorarazi du Gobernu Taldeak, baina ahaztu egin zaiela hori Martin Beramendi alkate ohiaren errua dela: «Zulo hori Gipuzkoako Foru Aldundian euren kide Martin Beramendik zenbait urtez zuzendutako departamentuak eragin du, neurri handi batean. Izan ere, 2008an eta 2009an, Aldundiak berak aldez aurretik finkatutako eta udaleiordaindu zizkien aportazioak murriztu egin zituen». Udal Gobernuaren esanetan, murrizketa horiek gauzatzeko, udalek Diputazioari dirua itzuli behar izan diete eta itzulketa horiek «oso kaltegarriak izan dira udal kontuetarako». Esaterako, Oiartzungo Udalari aportazioaren %22 itzultzeko eskatu zion Aldundiak 2009an (2010eko otsailean jakinarazi zion). Ondorioz, hasieran esandakoa baino 1.365.546 euro gutxiago jaso zituen Udalak. Egoera honen aurrean, Diputazioak udalen kontuetan itzulketek eragingo luketen [...]
Musika jolasen eta karaokearen txanda izango da gaur arratsaldean, Abaraxka Udal Ludotekan. Haurrak 16:30ean hasiko dira abesten eta jolasten.
Pilotalekua estali ondoren eta kirol anitzeko pistak egin ondoren, Beraungo frontoia itxita egon da, eta Udaletik jakinarazi dutenez, berriro irekiko dute datorren asteburuan. “Lan horiek egiteko beharra 2009an sortu zen”, azaldu dute Udale...
Oposizioaren kritiken kontra aritu ondoren, eta oposizioaren erantzuna jaso eta gero, Errenteriako PSE-EEtik berriro erantzun diete, eta adierazi dute ez dutela ulertzen nola iritzi bat emateak alderdi sozialistaren “urduritasuna” erakutsi ...
Ertzaintzak 27 urteko gazte bat atxilotu du bart gauean Errenteria-Oreretan, kalean aparkatuta zeuden hamar autoetan lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, goizeko lauak eta laurden aldera Olibet auzoan zebilen patruila batek gazte bat ikusi du aut...
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak.. 11:30ean: Eltze tartin. 12:10ean: Peio Urizar, EAko presidentea izango da FM107an. Gaia: Euskal Herriko egoera politikoa eta maiatzeko ...