29.000 pertsonatik gora hurbildu dira Oarsoaldeko turismo bulegoetara
Ander Pozak, Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziako presidentea eta Pasaiako alkateordeak, Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoetan 2010. urtean jasotako bisitari kopuruaren «igoera garrantzitsuaren» berri eman du. Guztira, 29.000 pertsona baino gehixeago gerturatu ziren iaz eskualdeko hiru turismo bulegoetara. Hain zuzen, 2009ko urtearekin konparatuz, hartutako turisten kopurua %11,51 hazi da. 2009an ere aurreko urtearekin alderatuz bisitari kopurua igo egin zen. Datu oso positibo dela nabarmendu du Pozak, «gainera garai zail hauetan turismoa mantentzen den sektorea dela adierazle dugu». «Zalantzarik gabe, Oarsoaldea eskualdeko baliabide turistiko berriek, esaterako, Ondartxo-Itsas Kulturaren Zentroak, eta hauekin batera eskualdean jadanik kontsolidatuak diren beste hainbat baliabidek, hala nola Pasaiako Victor Hugo Etxeak eta Mater Atunontzi-Museoak, Errenteriako San Marko Gotorlekuak, Oiartzungo Arditurriko Meatze Guneak, Luberri Ikasgune Geologikoak eta Herri Musikaren Txokoak, funtsezko papera jokatu dute Oarsoaldea eskualdeak jasan duen igoera nabarmenean», gogorarazi du Oarsoaldeko presidenteak. Bisitariek egindako kontsulten artean, Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezoko Hirigune Historikoak nabarmendu ditu, Lezon ezarri berri den Ibilbide Kulturalarekin batera, eta baita Aiako Harria, Lau Haizeta, eta kostaldeko Jaizkibel eta Ulia naturguneak ere. Jatorriari dagokionez, aipatzekoak dira gipuzkoarrak, bisitarien %21,52 dira. Horien atzetik daude frantziarrak, %19,22arekin. Kataluniatik etorritakoak ere asko dira (%8,3), eta baita madrildarrak ere (%5,12). Beraz, «2010eko balantzea oso positibo eta pozgarria da» Pozaren [...]
Ander Pozak, Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziako presidentea eta Pasaiako alkateordeak, Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoetan 2010. urtean jasotako bisitari kopuruaren «igoera garrantzitsuaren» berri eman du.
Guztira, 29.000 pertsona baino gehixeago gerturatu ziren iaz eskualdeko hiru turismo bulegoetara. Hain zuzen, 2009ko urtearekin konparatuz, hartutako turisten kopurua %11,51 hazi da. 2009an ere aurreko urtearekin alderatuz bisitari kopurua igo egin zen. Datu oso positibo dela nabarmendu du Pozak, «gainera garai zail hauetan turismoa mantentzen den sektorea dela adierazle dugu».
«Zalantzarik gabe, Oarsoaldea eskualdeko baliabide turistiko berriek, esaterako, Ondartxo-Itsas Kulturaren Zentroak, eta hauekin batera eskualdean jadanik kontsolidatuak diren beste hainbat baliabidek, hala nola Pasaiako Victor Hugo Etxeak eta Mater Atunontzi-Museoak, Errenteriako San Marko Gotorlekuak, Oiartzungo Arditurriko Meatze Guneak, Luberri Ikasgune Geologikoak eta Herri Musikaren Txokoak, funtsezko papera jokatu dute Oarsoaldea eskualdeak jasan duen igoera nabarmenean», gogorarazi du Oarsoaldeko presidenteak.
Bisitariek egindako kontsulten artean, Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezoko Hirigune Historikoak nabarmendu ditu, Lezon ezarri berri den Ibilbide Kulturalarekin batera, eta baita Aiako Harria, Lau Haizeta, eta kostaldeko Jaizkibel eta Ulia naturguneak ere.
Jatorriari dagokionez, aipatzekoak dira gipuzkoarrak, bisitarien %21,52 dira. Horien atzetik daude frantziarrak, %19,22arekin. Kataluniatik etorritakoak ere asko dira (%8,3), eta baita madrildarrak ere (%5,12).
Beraz, «2010eko balantzea oso positibo eta pozgarria da» Pozaren hitzetan, «eta 2011. urtean ere berdin jarraitzea espero dugu».
Horretarako Turismo Sailak eskualdeko sustapen ekintzak burutzen jarraituko du. Bertan da 2011. urteko lehenengo ekintza: Oarsoaldeak, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, FITUR – Madrilgo Nazioarteko Turismo Ferian parte hartzen ari da, «nazioarteko turismo azokarik garrantzitsuenetarikoan izan ere», gogorarazi dute Oarsoaldeatik.