Gaur eta asteartean egingo dituzte azken auzo bilerak
Oiartzungo Udal Gobernu Taldeko kideek bihar eta asteartean egingo dituzte azkeneko auzo batzarrak, aurrekontuez, PTPaz eta Ikerketa Batzordeaz herritarrekin hitz egiteko. Auzoz auzo bilerak egin dituzte udal ordezkariek hilaren 11tik. Helburua herrita...
Oiartzungo Udal Gobernu Taldeko kideek bihar eta asteartean egingo dituzte azkeneko auzo batzarrak, aurrekontuez, PTPaz eta Ikerketa Batzordeaz herritarrekin hitz egiteko.
Auzoz auzo bilerak egin dituzte udal ordezkariek hilaren 11tik. Helburua herritarrekin Oiartzuni zuzenean eragiten dioten hiru gai garrantzitsu lantzea izaten ari da: «2011ko aurrekontuak, Donostialdeko Zatikako Plana (PTPa bezala ezaguna) eta Ikerketa Ekonomiko Batzordea dira hiru gai horiek».
Bi bilera falta zaizkie herriko auzo guztiak bukatzeko. Gaur Altzibarren egingo dutena eta asteartean Elizaldeko bizilagunekin egin asmo dutena. Gaur, Altzibarko eskoletan jarri dute hitzordua, 19:30ean. Datorren asteartean, hilaren 25ean, Manuel Lekuona Bibliotekan bilduko dira auzotarrekin, ordu berean.
Herritarrei bileretara agertzeko deia egin diete, «gaiak garrantzitsuak direlako».