EAJ-PNV-k bat egin du LZPari eginiko zuzenketekin
Irungo EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzak Donostialdea-Behe Bidasorako proposatzen duen Lurraldearen Zatikako Planari (LZP) Olaberriako Plataformak, Iraun Irunek eta Irungo udalak aurkeztutako zuzenketekin bat egin du. Hala eman du jakitera komunikabideei bi...
Irungo EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzak Donostialdea-Behe Bidasorako proposatzen duen Lurraldearen Zatikako Planari (LZP) Olaberriako Plataformak, Iraun Irunek eta Irungo udalak aurkeztutako zuzenketekin bat egin du. Hala eman du jakitera komunikabideei bidalitako eta alderdiaren webgunean irakurri daitekeen ohar bidez. Jeltzaleek Olaberriako plataformak eta Iraun Irunek defenditzen dituzten argudioak “osotasunean” berresten dituzte, eta “Donostialdea-Behe Bidasoako eremu funtzionaleko LZPari behin behineko onarpena eman ez diezaioten eskatu diote Jaurlaritzari, gaur egun jasotzen dituen terminoetan bederen”. Horrela, Gasteizi eskakizun hauek egiten dizkiete:
- Bigarren saihesbidea ez egitea, gizartean, ekonomian eta lurraldean duen eraginarengatik.
- Energia elektrikoa sortzeko plantarako proposamen alternatiboa ez izatea Olaberriako bailara.
- Olaberriako Bailarako Lurralde-Erreserba kentzea erreferentziazko Lurralde Planetik.
- Jarduera Ekonomikorako Gunea eta bigarren saihesbidean plataforma logistikorako, Olaberrian izaera estrategikoa duen eremuaren proposamena ezabatzea.
- Irungo Plan Orokorraren Berrikuspenean Olaberriako bailara aurreikusitakoaren arabera ordenatzea.
- LZPtik indarrean dauden ekintzak gailentzen dituzten ekintza epeak ezabatzea.
Jeltzaleek uste dute esku-hartze urbanistiko hauek ez daudela “behar den bezala justifikaturik” ez daudela deritzo: “Irungo landa gunearen aldaketa atzeraezina suposatzen dute, habitat naturalean, paisajean eta Ventas, Olaberria, Meaka, Behobia eta Bidasoako landa-guneetan eraginez. Baita gure inguruko hamaika bailara eta Bidasoa ibaia bera ere kaltetuz” dio Irungo EAJ-PNV. Gainera, kaltetutako azaleraren zatirik handiena Aiako Harria Parke Naturean kokatzen direla, eta eremu hori hainbat tresnek babesten dutela gogoratu dute.