Eresbilen funtsa 200.000 dokumentuetaraino hazi da
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak 200.000 dokumentutik gora biltzea lortu zuen pasa den urtean: 93.997 ikus-entzunezkoak; 74.441 partiturak; 16.810 liburuak, aldizkariak eta mikroformak eta 15.669 eskutitzak, argazkiak, kartelak eta antzekoak. Jon Bagues Eresbileko zuzendariak gaur eman ditu 2010eko datuen berri, eta 2011rako erronkak ere ezagutarazi ditu. Iaz 2.893 dokumentu berri bildu zituen Eresbilek. Dokumentu berri horien artean Eibarko Musika Eskolak dohaintza moduan emandako Juan Etxaniz Urruzuno musikariaren dokumentuak, Aranburu sendiak Usurbilen mende batez baino gehiago erabili zituen partiturak, Teodoro eta Aurelio Graciaren partiturak eta baita Sara Soto irundarren jatorrizko musika lanak daude. Nekane Lasarte abeslariaren eta zuzendariaren lan berriak eta baita Luchy Manzisidor pedagogoarenak ere jaso dituzte. Dokumentu guztien artean partiturak nabarmendu dituzte. Ikus-entzunezkoekin batera funtsaren zati handi bat osatzen dute. Horietatik 568 aurten lortu dituzte. Partitura guztien artean Euskal Herriarekin zerikusia dutenen egileenak dira gehienak, 29.000. Iaz Interneten alde egindako apustua hasi da fruituak ematen. Hala, Facebooken 272 lagunek jarraitzen dute Eresbil. Horrez gain, webguneetan 40.500 bisitari jaso dituzte, iaz baino %5 gehiago. Hain zuzen, Eresbilen zerbitzuak geroz eta gehiago eskatzen dituzte posta elektroniko bidez erabiltzaileek, bisita guztien %28 dira, bulegoan izaten dituzten bisitekin parekatuta %28. Kontsulta gehienak, baina, telefono bidezkoak izaten dira %37. Musikaste eta Juan Zelaia Letamendia beka [...]
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak 200.000 dokumentutik gora biltzea lortu zuen pasa den urtean: 93.997 ikus-entzunezkoak; 74.441 partiturak; 16.810 liburuak, aldizkariak eta mikroformak eta 15.669 eskutitzak, argazkiak, kartelak eta antzekoak.
Jon Bagues Eresbileko zuzendariak gaur eman ditu 2010eko datuen berri, eta 2011rako erronkak ere ezagutarazi ditu.
Iaz 2.893 dokumentu berri bildu zituen Eresbilek. Dokumentu berri horien artean Eibarko Musika Eskolak dohaintza moduan emandako Juan Etxaniz Urruzuno musikariaren dokumentuak, Aranburu sendiak Usurbilen mende batez baino gehiago erabili zituen partiturak, Teodoro eta Aurelio Graciaren partiturak eta baita Sara Soto irundarren jatorrizko musika lanak daude. Nekane Lasarte abeslariaren eta zuzendariaren lan berriak eta baita Luchy Manzisidor pedagogoarenak ere jaso dituzte.
Dokumentu guztien artean partiturak nabarmendu dituzte. Ikus-entzunezkoekin batera funtsaren zati handi bat osatzen dute. Horietatik 568 aurten lortu dituzte. Partitura guztien artean Euskal Herriarekin zerikusia dutenen egileenak dira gehienak, 29.000.
Iaz Interneten alde egindako apustua hasi da fruituak ematen. Hala, Facebooken 272 lagunek jarraitzen dute Eresbil. Horrez gain, webguneetan 40.500 bisitari jaso dituzte, iaz baino %5 gehiago. Hain zuzen, Eresbilen zerbitzuak geroz eta gehiago eskatzen dituzte posta elektroniko bidez erabiltzaileek, bisita guztien %28 dira, bulegoan izaten dituzten bisitekin parekatuta %28. Kontsulta gehienak, baina, telefono bidezkoak izaten dira %37.
Musikaste eta Juan Zelaia Letamendia beka
Aurreko urteetan bezala, Musikasteren antolakuntzan ariko da Eresbil. Aurten maiatzaren 14tik 21era izango da, eta 39. ekitaldia izango da. Aurten Jose de Vaquedano eta Juan Andres Lombide musikariak gogoratuko dituzte.
Bestalde, Juan Zelaia Letamendia beka ere sustatuko dute. Berritasun bezala webgunea jarriko dute aurten.