AFIk egoitza berria izango du, Izaga kaleko 7.an
Irungo Argazki Elkarteak (AFI-IAE) egoitza berria izango du Izaga kaleko 7. zenbakian, udalarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz. Lokala egokitzeko lanak Amuitz Margotu Berriak, Amuitz Berrikuntzak, eta Amuitz Carpinteria Metalica enpresek burutu dituzte, hiruak Ekonomia eta Enplegua Garatzeko Hitzarmen Orokorrak bultzatu eta sorturiko enpresak.Udalak Izaga kaleko 7. zenbakian duen lokala utziko dio AFIri beren lana modu egokiagoan egin dezan. Bihar asteazkenean Tokiko Gobernu Batzordeak oneritzia emango dio erabakiari. Kemenek duela hilabete batzuk libre utzitako lokala da, dantza taldea Palmera-Monteroko egoitza berrira joan zenean. Lokala berriztatu eta argazki elkartearen beharretara egokitu da. Gizarteratu eta lanbideratzejo enpresek egin dituzte lanak, Ekonomia eta Enplegua Garatzeko hitzarmen orokorraren baitan sorturikoak: Amuitz Berrikuntzak, Amuitz Margotu Berriak, eta Amuitz Carpinteria Metalica. Goizane Alvarez Garapen Ekonomikorako ordezkaria pozik agertu da obrak “lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak” dituzten langileak egin dituztelako: “Behar bezalako prestauntzarik ez dutenei prestakuntza eta enplegua eskaintzen duten enpresak dira. Lanbide zehatz bati buruzko prestakuntza eskaini eta enplegurako aukerak ematen zaizkie”. AFIko presidente Gerardo Garcia udalarekin sinatutako hitzarmenagatik eskertuta agertu zen, gaur eguerdian egoitza berria izango dena bisitatu eta gero: “Foru kalekoa metro kuadroko Bidaso eskualdean ekitaldi gehien antolatu duen egoitza izan da, baina egia da txikia geratu zaigula”, adierazi du Garciak.
Irungo Argazki Elkarteak (AFI-IAE) egoitza berria izango du Izaga kaleko 7. zenbakian, udalarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz. Lokala egokitzeko lanak Amuitz Margotu Berriak, Amuitz Berrikuntzak, eta Amuitz Carpinteria Metalica enpresek burutu dituzte, hiruak Ekonomia eta Enplegua Garatzeko Hitzarmen Orokorrak bultzatu eta sorturiko enpresak.Udalak Izaga kaleko 7. zenbakian duen lokala utziko dio AFIri beren lana modu egokiagoan egin dezan. Bihar asteazkenean Tokiko Gobernu Batzordeak oneritzia emango dio erabakiari. Kemenek duela hilabete batzuk libre utzitako lokala da, dantza taldea Palmera-Monteroko egoitza berrira joan zenean. Lokala berriztatu eta argazki elkartearen beharretara egokitu da.
Gizarteratu eta lanbideratzejo enpresek egin dituzte lanak, Ekonomia eta Enplegua Garatzeko hitzarmen orokorraren baitan sorturikoak: Amuitz Berrikuntzak, Amuitz Margotu Berriak, eta Amuitz Carpinteria Metalica. Goizane Alvarez Garapen Ekonomikorako ordezkaria pozik agertu da obrak “lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak” dituzten langileak egin dituztelako: “Behar bezalako prestauntzarik ez dutenei prestakuntza eta enplegua eskaintzen duten enpresak dira. Lanbide zehatz bati buruzko prestakuntza eskaini eta enplegurako aukerak ematen zaizkie”.
AFIko presidente Gerardo Garcia udalarekin sinatutako hitzarmenagatik eskertuta agertu zen, gaur eguerdian egoitza berria izango dena bisitatu eta gero: “Foru kalekoa metro kuadroko Bidaso eskualdean ekitaldi gehien antolatu duen egoitza izan da, baina egia da txikia geratu zaigula”, adierazi du Garciak.