Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa abian
Irungo udaleko kultura arloak 2011ko Inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak Kultura arloko bulegoetan aurkeztu beharko dira urtarrilaren 28ko 14:00ak baino lehen. Jatorrizko lanak izan behar dira, 70 x 50cm neurri...
Irungo udaleko kultura arloak 2011ko Inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak Kultura arloko bulegoetan aurkeztu beharko dira urtarrilaren 28ko 14:00ak baino lehen. Jatorrizko lanak izan behar dira, 70 x 50cm neurrikoak (goitik beherako formatuan), eta 80 x 60cm neurriko panel baten gainean joan beharko dute; erabiliko den teknika librea izango da eta kartelean, ezinbestez, ondorengo testuak agertu beharko du, euskaraz zein gazteleraz: 2011ko IRUNGO INAUTERIAK Martxoaren 3tik 8ra. CARNAVALES DE IRUN-2010 Del 3 al 8 de marzo. Bi sari banatuko ditu udalak, 600 eta 200 eurokoak, hurrenez hurren. Aurkeztutako lanen artean hautaketa bat egingo da, horiekin erakusketa antolatzeko.