Sanjuandarrekin bilduko da H1, ostiralean
Pasaiako Hamaikabateko ordezkariek Hartu-Eman ekimenaren baitan sanjuandarrekin biltzeko asmoa dute ostiralean, Victor Hugo Etxean, 19:00etan. Ekimen horren bidez, Hamaikabatek “herritarrei ahotsa eman nahi die, autokritika egin”: “Ku...
Pasaiako Hamaikabateko ordezkariek Hartu-Eman ekimenaren baitan sanjuandarrekin biltzeko asmoa dute ostiralean, Victor Hugo Etxean, 19:00etan. Ekimen horren bidez, Hamaikabatek “herritarrei ahotsa eman nahi die, autokritika egin”: “Kultur politiko berria sustatu nahi dugu, gardentasuna aldarrikatu eta praktikatu. Pasaia bada garaia leloa gainditu eta Pasaiaren garaia da aldarrikatu behar dugu”, adierazi dute H1eko ordezkariek. Iaz San Pedroko eta Trintxerpeko herritarrekin bildu ziren, eta otsailean Antxokoekin biltzeko asmoa dute.