Oiartzungo gazte independentistek ere grebarako deia egin dute
Oiartzungo gazte independentistek ere gaur greba egiteko deia egin dute. Hona gazteen oharra: “Oiartzungo Gazte Independentistok ezezko borobila ematen diogu Espainiako Estatuak indarrean jarri nahi duen pentsioen erreformari. Sistema kapitalist...
Oiartzungo gazte independentistek ere gaur greba egiteko deia egin dute. Hona gazteen oharra:
“Oiartzungo Gazte Independentistok ezezko borobila ematen diogu Espainiako Estatuak indarrean jarri nahi duen pentsioen erreformari. Sistema kapitalistak urteak daramatza langileon eskubideak urratzen, eta lege horrek are latzago egiten du euskal langileon egoera. Zer esanik ez gazteona! Erretiratzeko adina atzeratzeak, gazteoi lan aukera berriak ukatzen dizkigu. Eta zabalduta dauden kontratu ebentualek, pentsio eskubidea zapaltzen baitigute.
Honen aurrean, gaur kalera irteteko deia luzatzen diegu Oiartzungo gazteei. Lantegi eta ikasgelak hustu eta borrokara lotzeko deia.
Herri honen nahia zapaltzen duen pentsioen iruzurraren aurrean, guk alternatiba sendoa dugu: langile gazteon eskubideak errespetatuko dituen Euskal Herri aske bat eraikitzeko bidean, Independentzia eta Sozialismoa!”.