Gizarte Segurantzak atzeratu egin du Ramon Vizcaino enpresaren zorra
Gizarte Segurantzak akordio bat onartu du Ramon Vizcaino enpresaren zorra atzeratzeko. Herriko enpresak milioi askotako zorra dauka erakunde horrekin, baina akordio hori lortuta, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxak hitzartutako laguntza emango diote Ramon Vi...
Gizarte Segurantzak akordio bat onartu du Ramon Vizcaino enpresaren zorra atzeratzeko. Herriko enpresak milioi askotako zorra dauka erakunde horrekin, baina akordio hori lortuta, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxak hitzartutako laguntza emango diote Ramon Vizcainori.
Iazko uztailan, egoera larrian dauden enpresak laguntzeko planarekin Ramon Vizcaino lagunduko zutela iragarri zuten Kutxak eta Jaurlaritzak. Aurretik, ordea, hainbat baldintza bete behar zituen. Horietako bat zen Gizarte Segurantzarekin orain lortutako akordioa.
Jaurlaritzak eta Kutxak ia 15 milioi euroko laguntza emango diote Ramon Vizcainori, enpresa hondotik ateratzen laguntzeko.