Udalean ordezkaritza lortzeko asmoz auzkeztu du H1!-ek Irungo batzordea
Irungo Hamaikabaten batzordeak hirirako dituen asmoak azaldu ditu gaur goizean Urdanibiako Ospitale Zaharrean deituriko prentsaurrean. Hiriko militanteen izenean Jose Luis Alberrok eta Juan Carlos Marcosek, udal hauteskundei begira H1!-ek programa eta zerrenda zabala osatzeko asmoa plazaratu dute. Alberrok politika egiteko modu berri bat aldarrikatu du, “errealista, adostua, eta pertsonetan oinarritua”. Bere hitzetan Irunek ez ditu proiektu udal kontuak zapuztuko dituen proiektu “faraonikorik” behar, “Euskadiko hiri hoberena” bilakatzeko. “Hiri adeitsuago bat eraikitzea, irundarren beharrak asebetzeko”, hori izan behar da udaletxearen helburua, Alberroren ustez. Bere aldetik, Marcosek “hiritarren parte hartze zabala” bultzatuko dutela iragarri du, “egungo beharrak eta hiriaren gabeziak eta erronkak zehazteko”. Horregatik, ”zerbitzu publikorako borondatea eta ahalmena duten pertsonentzat” alderdiaren ateak “zabalik” dituztela argi utzi nahi izan du, “guztion artean hurrengo udal hauteskundeetarako zerrendarik onena osatu ahal izateko”. Alderdi berria izanik ere, haien helburu heldu diren bozetan “udal ordezkaritza lortzea” dela nabarmendu nahi izan dute Hamaikabateko Irungo arduradunek. Elkarlanerako espazio berriak Martin Beramendi Bidasoa-Oiartzun barrutiko Biltzar Nagusietarako hautagaiak -H1!-eko Gipuzkoako presidente ere bada-, herritarrengana iristeko borondate azaldu du: “Herritarren parte hartzerako bideak zabaltzea ezinbestekoa da gure benetako helburua gure herrietako politika aberastea bada”. Irundarren iritziak jasotzeko bloga sortu du Hamaikabatek, eta elkarteekin, ekonomiarekin zerikusia duten taldeekin, eta beste alderdiekin biltzeko asmoa dutela jakitera [...]
Irungo Hamaikabaten batzordeak hirirako dituen asmoak azaldu ditu gaur goizean Urdanibiako Ospitale Zaharrean deituriko prentsaurrean. Hiriko militanteen izenean Jose Luis Alberrok eta Juan Carlos Marcosek, udal hauteskundei begira H1!-ek programa eta zerrenda zabala osatzeko asmoa plazaratu dute. Alberrok politika egiteko modu berri bat aldarrikatu du, “errealista, adostua, eta pertsonetan oinarritua”. Bere hitzetan Irunek ez ditu proiektu udal kontuak zapuztuko dituen proiektu “faraonikorik” behar, “Euskadiko hiri hoberena” bilakatzeko. “Hiri adeitsuago bat eraikitzea, irundarren beharrak asebetzeko”, hori izan behar da udaletxearen helburua, Alberroren ustez.
Bere aldetik, Marcosek “hiritarren parte hartze zabala” bultzatuko dutela iragarri du, “egungo beharrak eta hiriaren gabeziak eta erronkak zehazteko”. Horregatik, ”zerbitzu publikorako borondatea eta ahalmena duten pertsonentzat” alderdiaren ateak “zabalik” dituztela argi utzi nahi izan du, “guztion artean hurrengo udal hauteskundeetarako zerrendarik onena osatu ahal izateko”. Alderdi berria izanik ere, haien helburu heldu diren bozetan “udal ordezkaritza lortzea” dela nabarmendu nahi izan dute Hamaikabateko Irungo arduradunek.
Elkarlanerako espazio berriak
Martin Beramendi Bidasoa-Oiartzun barrutiko Biltzar Nagusietarako hautagaiak -H1!-eko Gipuzkoako presidente ere bada-, herritarrengana iristeko borondate azaldu du: “Herritarren parte hartzerako bideak zabaltzea ezinbestekoa da gure benetako helburua gure herrietako politika aberastea bada”. Irundarren iritziak jasotzeko bloga sortu du Hamaikabatek, eta elkarteekin, ekonomiarekin zerikusia duten taldeekin, eta beste alderdiekin biltzeko asmoa dutela jakitera eman dute gaur. “Herrietako lana ongo egiteko elkarlanerako espazi berriak sortu eta alderdikeriak alde batera uztea” galdegin du Beramendik.
Gipuzkoako presidenteaz gain, alderdiko beste hainbat militantek egon nahi izan dute gaurko aurkezpenean Irungo batzordeari sostengua emanez, haien artean Ion Elizalde eta Ixabel Olazabal Hondarribiko zinegotziak.