’12 zm’ erakusketa arrakastatsua otsailan Mendi Zolan kulturgunean
Begiradak argazki elkarteak 12 zm erakusketa anolatu du otsailaren 1etik 26ra, Mendi Zolan kulturgunean. Hamalau urte pasa dira 12 x 12 zentimetroko marko txiki multzoa lehen aldiz Pasaian erakutsi zenetik. Ordutik hona, artisten eta publikoaren interesa etengabe handituz joan da. Idei original hau abian jarri zuen lagun kopurua orain sei aldiz handiagoa da. 1996tik gaur artean hainbat herrietako 140 artistek parte hartu dute 12 zm erakusketan.
Begiradak argazki elkarteak 12 zm erakusketa antolatu du otsailaren 1etik 26ra, Mendi Zolan kulturgunean. Hamalau urte pasa dira 12 x 12 zentimetroko marko txiki multzoa lehen aldiz Pasaian erakutsi zenetik.
Ordutik hona, artisten eta publikoaren interesa etengabe handituz joan da. Idei original hau abian jarri zuen lagun kopurua orain sei aldiz handiagoa da. 1996tik gaur artean hainbat herrietako 140 artistek parte hartu dute 12 zm erakusketan.
Arrakasta horren aurrean, kontzeptuaren sortzailea den Angela Mejiasek naturalki erabaki du erakusketa bere etxean antolatzea, Hendaian. Erakusketan hainbat arlotako lanak biltzen dira (margoak, argazkiak, eskulturak…). 12 x 12 zentimetro neurtzea, hori da muga bakara. Hitzordua, beraz, Mendi Zolan kulturgunean da, 2011ko otsailaren 1etik 26ra, honako ordutegi honetan: asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.