Hirugarren olerki lehiaketa antolatu du Herriko Etxeak
Hirugarren aldikotz, Hendaiako Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak olerki lehiaketa antolatu du, frantsesez eta euskaraz, publiko guztiei irekia. Aurtengo gaia Munduaren biran da. Parte hartzaile bakoitzak nahi bezain bat olerki helarazten ahal du, oler...
Hirugarren aldikotz, Hendaiako Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak olerki lehiaketa antolatu du, frantsesez eta euskaraz, publiko guztiei irekia. Aurtengo gaia Munduaren biran da. Parte hartzaile bakoitzak nahi bezain bat olerki helarazten ahal du, olerki bakoitzak 40 bertso gehienez izango dituelarik. Lehiaketaren araudia Hendaiako Herriko Etxean, Mendi Zolan kulturgunean eta Herriko Etxeko webgunean eskura daiteke. Zalantzaren bat izanez gero honako telefonoan ere argituko dute: 0559-48 30 49. Olerkiak martxoaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira, Mendi Zolan kulturgunean (Zokoburu auzoan) edo Herriko Etxean.
Sarien banaketa 2011ko martxoaren 25ean izanen da, ostiralarekin.