Zesta punta jardunaldia Jostaldin
Atzo igandea, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan zesta punta jardunaldia ospatu zuten eta Hondarribia, Mutriku, Tolosa eta Andoaingo berrogehi haurrek parte hartu zuten jaialdiaren lehen zatian. Maila eta urteka banatuta, haurrei zesta puntaren oinarri...
Atzo igandea, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan zesta punta jardunaldia ospatu zuten eta Hondarribia, Mutriku, Tolosa eta Andoaingo berrogehi haurrek parte hartu zuten jaialdiaren lehen zatian. Maila eta urteka banatuta, haurrei zesta puntaren oinarria erakutsi zieten, eta jarraian partiduak jokatu zituzten. Monitore bezala Konpa, Juanito Gaztelumendi eta Andoaingo Pilota Eskolako taldekideak ibili ziren.
Jarraian hamaiketakoa izan zuten, eta kamisetak eta kirol materiala banatu zuten. Jardunaldia ixteko, amerikar kiniela jokatu zuten Treku-Konpa, Olharan-Etcheto eta Tambourendeguy-Alliez I zesta puntarien artean.