Beti Ona gora bidean partida irabazita, eta Touring beheraka galduta
Azken bi partidak irabazi ondoren, Beti Ona sailkapeneko azken postuetatik atera da. Asteburuan Amara Berri azken sailkatuaren kontra zeukaten lehia errenteriarrek, eta 0-1 gailendu zitzaien donostiarrei euren zelaian. Hiru puntuak poltsikoratu ondoren...
Azken bi partidak irabazi ondoren, Beti Ona sailkapeneko azken postuetatik atera da. Asteburuan Amara Berri azken sailkatuaren kontra zeukaten lehia errenteriarrek, eta 0-1 gailendu zitzaien donostiarrei euren zelaian. Hiru puntuak poltsikoratu ondoren, azken aurreko izatetik hamargarren izatera pasatu da Beti Ona.
Maldan behera
Touring, berriz, maldan behera jausi da. Beti Onak hartu duen kontrako norabidea hartu du, azken bi lehietan puntu bakar bat ere ez baitu lortu. Asteburuan Beti Gazte liderraren kontrako partida zeukaten gorritxoek Lesakan, eta azkenean 2-1eko emaitzarekin galdu zuten. Bigarren postutik seigarreneraino jaitsi da Touring bi jardunaldietan.