Mankomunitateak garbigunea eraikiko du Oiartzunen
San Markoseko Mankomunitateak garbigune bat eraikiko du herrian. Jakinarazi duenez, laster irekiko du azpiegitura hori eraikitzeko lehiaketa. San Markosen helburua, «hondakinak murriztea, birziklatzea eta berrerabiltzea da; eta horretarako herritarrei...
San Markoseko Mankomunitateak garbigune bat eraikiko du herrian. Jakinarazi duenez, laster irekiko du azpiegitura hori eraikitzeko lehiaketa.
San Markosen helburua, «hondakinak murriztea, birziklatzea eta berrerabiltzea da; eta horretarako herritarrei azpiegitura erosoak eta gertukoak» eskaini behar zaizkiela dio.
Lehenengo garbigunea 2009an inauguratu zuten Garbera merkatalgunean. Bestalde, dagoeneko Usurbilen eta Hernanin eraiki nahi dituztenen lehiaketak abiatu dituzte. Hurrengo helburua Donostian ere garbigunea martxan jartzea da (datorren urtean jarri nahi dute).
Garbigune horiek guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorreko Departamentuaren laguntza ekonomikoarekin eraikiko dituztela jakinarazi dute San Markoseko Mankomunitatetik.
Errauste plantaren aurkako flash mob-a, martxoaren 20an
Martxoaren 20an Zubietan flash mob erraldoia egiteko deia zabaldu du Gipuzkoa Zero Zabor ekimenak. Errauste plantaren kontra 2.000 gipuzkoarretik gora dantzan biltzea da asmoa.