Musika Klasikoko Saria jasotzeko hautagaia da Javier Jacinto
Javier Jacinto konpositore pasaitarra Musika Klasikoko Saria eskuratzeko hautagaia da Danza de la Pampa obrarengatik. Musikaren Artearen eta Zientziaren Akademiak antolatzen du. 2011ko Musika Sarien lehiaketaren emaitzak “aurki” emango di...
Javier Jacinto konpositore pasaitarra Musika Klasikoko Saria eskuratzeko hautagaia da Danza de la Pampa obrarengatik. Musikaren Artearen eta Zientziaren Akademiak antolatzen du. 2011ko Musika Sarien lehiaketaren emaitzak “aurki” emango dituztela gaineratu dute.
Danza de la Pampa obra Recital CDaren barruan aurki daiteke. Nelida Sanchez piano jotzailearen laguntza izan du aipatutako lanean.
Ibilbide luzea
Javier Jacinto konpositore pasaitarrak hamaika sari jaso ditu, Espainian, Euskal Herrian nahiz nazioartean. Era berean, ekoizpen emankorra du konpositoreak. Esaterako, 200 obra baino gehiago ditu, bi opera, sinfonia bat, orkestra obrak eta kamara obrak. Horrez gain, bere obrak AEBetan, Kanadan eta beste hamaika lekutan estreinatu ditu.