Zesta punta izango da gaur Jostaldin
Gaur asteazkena, Jostaldi pilotalekuan, zesta punta jaialdia ospatuko dute, eta Euskal Telebistak emango du bihar osteguna Frontoi luzea saioan. Arratsaldeko 18:00etan Alberro-Endikak Zuloaga-Osaren aurka jokatuko dute. Alberro Tambourendeguy-ren ordez...
Gaur asteazkena, Jostaldi pilotalekuan, zesta punta jaialdia ospatuko dute, eta Euskal Telebistak emango du bihar osteguna Frontoi luzea saioan. Arratsaldeko 18:00etan Alberro-Endikak Zuloaga-Osaren aurka jokatuko dute. Alberro Tambourendeguy-ren ordez jokatuko du, hau gripeak jota gaixorik baitago. Jarraian, partidu handia izango da Treku-Etcheto eta Oiharan-Alliezen artean. Hauek iragan igandean amerikar kinielaren protagonistak izan ziren.