Independentzia aldarri duen herriko sarea aurkeztuko dute etzi udaletxean
Herriko Independentistak Sarea aurkeztuko dute etzi eguerdian, udaletxeko areto nagusian. 12:45ean izango da, eta herritarrei agertzeko deia egin diete sareko kideek. Sare hori hazten laguntzea eta independentziaren aldeko auzolanean parte hartzea erab...
Herriko Independentistak Sarea aurkeztuko dute etzi eguerdian, udaletxeko areto nagusian. 12:45ean izango da, eta herritarrei agertzeko deia egin diete sareko kideek.
Sare hori hazten laguntzea eta independentziaren aldeko auzolanean parte hartzea erabaki zuten hainbat herritarrek eta urriaren 29an egin zuten lehenengo aurkezpen bilera herrian. Ordutik sarea osatzen joan dira eta orain aurkezpen publikoa egin nahi dute, herritarrak informatu asmoz eta indar gehiago biltzeko.
Hamar hilabete pasatu dira Independentistak Sareak lehenengo urratsak egin zituenetik. Hilabete hauetan hainbat eremutako jendea bildu da independentziaren alde lana egiteko. Helburua, parte-hartzea oinarri duen sare gisako mugimendu abal osatzea da: «Norbanakoez osatutakoa, independentea eta alderdien lehietatik at egongo dena».