Oteizaren poesia gogoratuko dute gaur Kabigorriko Olerki Topaketetan
Atzo asteazkenean Jesus Rodriguezen Entre el cielo y la tierra saioarekin hasi ziren Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturguneak antolatzen dituzten Olerki Topaketak. Gaur arratsaldean (osteguna), Jorge Oteiza eskultorea...
Atzo asteazkenean Jesus Rodriguezen Entre el cielo y la tierra saioarekin hasi ziren Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturguneak antolatzen dituzten Olerki Topaketak. Gaur arratsaldean (osteguna), Jorge Oteiza eskultorearen lan poetikoa izango dute gogoan, hitzezko eta bideozko emanaldian. Jesus Rodriguez eta Javi Sistiaga poemagileek jardungo dute oriotarraren poemak errezitatzen, Ttipia eta Txomin txalapartarien laguntzaz. 19:30ean hasiko da.
Bihar, ostiralean, Itxaro Borda, Jeremi Garat eta Maddi Oihenart elkartuko dituzte topaketek. Bordaren poemak entzun ahalko dira Out deituriko emanaldian; Garaten gitarraren eta Ooihenarten abestiak izango ditu lagun, 19:30etik aurrera.
ASTEBURUAN:
- Hilaren 5ean, larunbata: HIRUNen Argisoniuketa (argi eta soinuzko kontzertua), emanaldi polipoetiko-elkarreragile-multimedia kontzertu klasiko baten egituraren gainean: Juan Crego (bideoa), Patxi Serrano (bideoa eta errezitaldia) eta Jose Blanco (gitarra eta ahotsa).
- Hilaren 6an, igandea: Presentzia berriak joera berriak gaur egungo poesiaren ahots gazteen gaineko ibilaldi laburra, Javi Sistiaga poetaren eta Esther Barandiaran piano-jolearen eskutik.
- Erakusketa: Hitzak begientzako Juan Crego eta Patxi Serranoren ikus poemak biltzen dituen mostra bisitatu daiteke Peña kaleko Ateneoan. otsaila amaitu bitarte.