Pasaiako portuari buruz hitz egiteko bilduko da herritar foroa
Hondarribiko Udalak, Agenda 21en baitako bi herritarren foro antolatuko ditu hilabete honetan zehar, Pasaiako portuari buruz hitz egiteko. Kanpo kaiaren gaia izango dute oinarri. Lehenengo bilera hilaren 10ean egingo dute, datorren ostegunean, 19:00eta...
Hondarribiko Udalak, Agenda 21en baitako bi herritarren foro antolatuko ditu hilabete honetan zehar, Pasaiako portuari buruz hitz egiteko. Kanpo kaiaren gaia izango dute oinarri.
Lehenengo bilera hilaren 10ean egingo dute, datorren ostegunean, 19:00etan, Hondarribiko udaletxeko udalbatzar aretoan. Pasaiako kanpo kaiaren aurkako iritziei buruz ariko dira. Gonbidatuak, honakoak izango dira: Javier Belza ekonomialaria eta Leire Beteta Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta ingurumen teknikaria.
Bigarren hilaren hilaren 17an egingo dute (osteguna hori ere), toki eta ordu berean. Pasaiako kanpo kaiaren aldeko iritziei buruz hitz egingo dute. Gonbidatuak, honakoak izango dira: Cesar Salvador Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria; Pasaiako Portu Agintaritzako ordezkari bat eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbarako ordezkari bat.
Azkenik, bi foro horien ondoren, hilaren 24an (osteguna), gai berari buruzko mahai ingurua izango da, 19:00etan, Hondarribiko udaletxeko udalbatzar aretoan.