Finalaurrekoetara pasatu da Txost, Gipuzkoako joko garbian
Finalaurrekoetara pasatu dira Txost Oiartzungo Pilota Taldeko kideak, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan, haurretan, gazteetan eta helduetan. Hala, haurretan, Txost 1 taldeak egin du aurrera. Hona asteburuko emaitzak: Zubieta 1-Txost 3, 35-16; Zubieta 2...
Finalaurrekoetara pasatu dira Txost Oiartzungo Pilota Taldeko kideak, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan, haurretan, gazteetan eta helduetan.
Hala, haurretan, Txost 1 taldeak egin du aurrera. Hona asteburuko emaitzak: Zubieta 1-Txost 3, 35-16; Zubieta 2-Txost 1, 35-30, eta Txost 4-Txost 2: 35-21.
Gazteetan, Txost 1 eta Txost 2 taldeek egin dute aurrera, finalaurrekoetara. Hona asteburuko emaitzak: Txost 1-Behar Zana 2, 40-24; Txost 3-Behar Zana 1, 9-40, eta Txost 2-Zubieta, 40-17.
Nagusietan, berriz, Txosteko talde bakarra dago eta finaularrekoetara pasatu da, asteburuan Zubieta taldeari 18-40 irabazita.
Txosteko kideek, finalaurrekoetan aurrera egiten badute (edo finalera pasatzen diren taldeek), finalak hilaren 19an jokatuko dituzte, Madalensoron, 17:00etatik aurrera. Oiartzunen izango dira finalak, beraz.
Palako emaitzak
Palan, bestalde, Udaberri Txapelketan paleta larruz jokatu dute, hona asteburuko emaitzak: Txost 2-Urnieta, 29-35, eta Txost-Biarritztarrak, 15-35. Pala motzekoak, hauek: Urnieta-Txost, 40-25. Eta Euskal Herriko Liga, pala motzean: Txost-Landare, 40-39.