Andazarrate-Donostia-Oiartzun egingo dute Giriziako mendizaleek
Girizia Mendi Elkarteak irteera antolatu du asteburu honetarako. Asteburu pasa egingo dute mendizaleek, Andazarrate (Asteasu)-Donostia-Oiartzun ibilbidea osatzeko asmoz. Larunbatean, 08:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Autobusez ...
Girizia Mendi Elkarteak irteera antolatu du asteburu honetarako. Asteburu pasa egingo dute mendizaleek, Andazarrate (Asteasu)-Donostia-Oiartzun ibilbidea osatzeko asmoz.
Larunbatean, 08:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Autobusez joango dira Andazarratera. Handik abiatuko dira Donostiara. 7-8 orduko ibilaldia izango dela aurreikusi dute.
Igandean, berriz, Donostia-Oiartzun tartea egingo dute. Lau orduko ibilbidea izango da, gosaria barne. Ondoren bazkaria egingo dute, Girizia elkartean.
Ibilaldian parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte, asteburu pasa joatea, edo igandeko ibilaldia egitea.
Lehenengo aukeran parte hartzen dutenek 50 euro ordaindu beharko dituzte. Prezio horren baitan sartzen dira autobusa; afaria, lotarako tokia; gosaria eta bazkaria.
Bigarren aukeran parte hartzen dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte.
Izena ematerakoan 30 euro aurreratu beharko dituzte lehenengo ibilaldiaren aldeko hautua egiten dutenek, eta 10 euro, berriz, bigarrena aukeratzen dutenek.