Lau milioi eurotik gora, GI-2132 errepidea atontzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak lau milioi eurotik gora inbertituko ditu, herritik igarotzen den GI-2132 errepideko lurzorua guztiz berritzeko (Astigarragatik eta Hernanitik ere pasatzen da errepidea). Bigarren saihesbidea eraikitzen zuten bitartean, errepid...
Gipuzkoako Foru Aldundiak lau milioi eurotik gora inbertituko ditu, herritik igarotzen den GI-2132 errepideko lurzorua guztiz berritzeko (Astigarragatik eta Hernanitik ere pasatzen da errepidea). Bigarren saihesbidea eraikitzen zuten bitartean, errepide horrek ohikoa baino trafiko gehiago jasan zuela gogorarazi dute Aldunditik eta horregatik beharrezkoak direla berritze lanak. Bidegik izango du lan horiek egiteko ardura.