Luberrik ere alegazioak aurkeztu dizkio LZPri
Luberrik, herriko Interpretazio Geologikorako Zentroak ere alegazioak aurkeztu dizkio Donostialdeko Lurraldeko Zatikako Planari (LZP). «Hainbat alegazio tekniko» aurkeztu dituzte, «planari ezezko borobila» emanez. Azaldu dutenez, LZPko proposamenek ondorio larriak izango dituzte ondare naturalean, geodibertsitatean, biodibertsitatean eta Oiartzungo eta inguruetako balio paisajistikoetan eta historikoetan. Bigarren gerrikoa luzatu nahi dutela eta, plan hori berehala atzera botatzeko eskatu dute. Izan ere, Luberritik gogorarazi dutenez, EAE Euskal Autonomia Erkidegoko zonalde geologiko garrantzitsuenetako bat dira Oiartzun eta inguruak, eta Aiako Harria da granitozko mendi bakarra eta babestuta dago (parke naturala da, Natura 2000 sarean dago…). Eraiki nahi dituzten tunelei eta zubiei dagokienez, ikuspuntu geologikotik, LZPak hutsune tekniko eta geotekniko garrantzitsuak dituela nabarmendu dute Luberriko kideek eta horiek ez dituztela aintzat hartu proiektua idatzi dutenek: «Adibide argia da Ergoien inguruan egin nahi duten zubia; nabaritzen da ez dutela natura ezagutzen, eta bertako egitura geomorfologikoa ere». Hori dela eta, euren alegazioak aintzat hartu eta plana atzera botatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari. Gipuzkoako ezker abertzalea: “Botere ekonomikoaren mesedetan egin dute” Gipuzkoako ezker abertzaleak ere agerraldia egin du Lurraldeko Zatikako Planaren aurka. Diotenez, berehala gelditu behar da LZPa, «jasangaitza» delako eta, «botere ekonomikoaren mesedetan» egin dutelako. Hasteko, nabarmendu dute onarpena «egoera antidemokratikoan» eman dela: «Dokumentu honi [...]
Luberrik, herriko Interpretazio Geologikorako Zentroak ere alegazioak aurkeztu dizkio Donostialdeko Lurraldeko Zatikako Planari (LZP). «Hainbat alegazio tekniko» aurkeztu dituzte, «planari ezezko borobila» emanez. Azaldu dutenez, LZPko proposamenek ondorio larriak izango dituzte ondare naturalean, geodibertsitatean, biodibertsitatean eta Oiartzungo eta inguruetako balio paisajistikoetan eta historikoetan.
Bigarren gerrikoa luzatu nahi dutela eta, plan hori berehala atzera botatzeko eskatu dute. Izan ere, Luberritik gogorarazi dutenez, EAE Euskal Autonomia Erkidegoko zonalde geologiko garrantzitsuenetako bat dira Oiartzun eta inguruak, eta Aiako Harria da granitozko mendi bakarra eta babestuta dago (parke naturala da, Natura 2000 sarean dago…).
Eraiki nahi dituzten tunelei eta zubiei dagokienez, ikuspuntu geologikotik, LZPak hutsune tekniko eta geotekniko garrantzitsuak dituela nabarmendu dute Luberriko kideek eta horiek ez dituztela aintzat hartu proiektua idatzi dutenek: «Adibide argia da Ergoien inguruan egin nahi duten zubia; nabaritzen da ez dutela natura ezagutzen, eta bertako egitura geomorfologikoa ere».
Hori dela eta, euren alegazioak aintzat hartu eta plana atzera botatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari.
Gipuzkoako ezker abertzalea: “Botere ekonomikoaren mesedetan egin dute”
Gipuzkoako ezker abertzaleak ere agerraldia egin du Lurraldeko Zatikako Planaren aurka. Diotenez, berehala gelditu behar da LZPa, «jasangaitza» delako eta, «botere ekonomikoaren mesedetan» egin dutelako.
Hasteko, nabarmendu dute onarpena «egoera antidemokratikoan» eman dela: «Dokumentu honi hasierako onarpena eta babesa eman dioten bi erakundeek ez dute herritarren ordezkaritza demokratikoa errespetatzen eta inposizioan oinarritzen dute erabakia».
Gainera, onartutako dokumentuak duen antolaketa planteamenduak «sostenga ezina den eredu bati» erantzuten dio ezker abertzalearen ustez: «Gure ingurumena eta balore naturalak suntsitzen dituen ereduari».