Afrikaren erronkak biltzen dituen erakusketa Euskadiko Kutxan
Prosalus Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrika eta milurtekoaren garapen helburuak izeneko argazki erakusketa antolatu du otsailaren 8tik 20ra, Euskadiko Kutxak Colon pasealekuan duen sukurtsaleko erakustaretoan. Mostraren helburua Afrikako errealitateaz ...
Prosalus Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrika eta milurtekoaren garapen helburuak izeneko argazki erakusketa antolatu du otsailaren 8tik 20ra, Euskadiko Kutxak Colon pasealekuan duen sukurtsaleko erakustaretoan. Mostraren helburua Afrikako errealitateaz sentsibilizatzea da, “estetikaren bitartez etikan eragiteko”. Guztira 20 argazkik osatzen dute erakusketa, denak 53 x 67 zentimetrotako markoetan kokatuta. Irudiak bisitatzera hurbiltzen direnek eskuliburu bat jasoko dute, kontinente beltzak milurterako dituen garatze asmoak azaltzen dituena. Erakusketa bisitatzeko ordutegian honakoa da: astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan 11:30etik 13:30era.