Bertso afaria ostiralean Xaia ostatuan
Elkartasun bertso afaria antolatu dute ostiral honetarako Pausuko Xaia ostatuan, 20:00etatik aurrera. Sustrai Kolina eta Odei Barroso urruñarrez gain, beste bi bertoslari gonbidatu dituzte afaria girotzeko asmoz: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Ga...
Elkartasun bertso afaria antolatu dute ostiral honetarako Pausuko Xaia ostatuan, 20:00etatik aurrera. Sustrai Kolina eta Odei Barroso urruñarrez gain, beste bi bertoslari gonbidatu dituzte afaria girotzeko asmoz: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Gai jartzaileak Xumai Murua eta Eneritz Zabaleta jarriko dituzte bertsotarako gaiak. Afariko prezioa 22 eurokoa da, eta aldez aurretik izena ematea gomendatzen da (0559-20 76 10 telefonora hotseginez). Afarirako sagardotegi menua izango da.