Torturari buruzko erakusketa antolatu dute ‘Moskun’, eta ostiralean hitzaldia
Hilaren 5etik torturari buruzko erakusketa antolatu dute Irungo Sunbilla tabernan (Ama Xantalen kalea, 4) eta Hazia kultur elkartean (Peña kalea, 8). Otsailaren 13a bitarte, argazkiak eta torturatuen testigantzak jasotzen dira bertan. Bestalde, gai be...
Hilaren 5etik torturari buruzko erakusketa antolatu dute Irungo Sunbilla tabernan (Ama Xantalen kalea, 4) eta Hazia kultur elkartean (Peña kalea, 8). Otsailaren 13a bitarte, argazkiak eta torturatuen testigantzak jasotzen dira bertan.
Bestalde, gai beraren gainean jarduteko hitzaldia antolatu dute ostiralean, hilak 11, 19:30ean Hazian. Amnistiaren aldeko mugimenduko eta Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) ordezkari bana gonbidatu dituzte bertara. Ekitaldian torturatua izandako irundar baten testigantza jasotzen duen bideoa proiektatuko dute.