Udala egiten ari den inkesta kritikatu du OiartzunBaik
Oiartzungo Udala telefono bidezko inkesta egiten ari da, atez atekoaren gainean herritarren iritziak biltzeko. Urtarrilaren 28an hasi ziren eta hilaren 11ra arte ariko dira lan horretan (bihar arte, alegia). OiartzunBai (OB) oposizioko taldearen ustez,...
Oiartzungo Udala telefono bidezko inkesta egiten ari da, atez atekoaren gainean herritarren iritziak biltzeko. Urtarrilaren 28an hasi ziren eta hilaren 11ra arte ariko dira lan horretan (bihar arte, alegia). OiartzunBai (OB) oposizioko taldearen ustez, ordea, ez da nahikoa inkesta hori, nahiz eta parte-hartzearen alde agertu.
Batetik, ideiaren alderdi ona nabarmendu du OiartzunBaik: «Bazen herritarrei iritzia eskatzeko garaia».
Bestetik, kontratatutako enpresa kritikatu du: «Aztiker enpresak egingo du inkesta hau. Harritzekoa da berriro Hernaniko inkesta egin duen enpresa berberari ematea kontratu hau».
Eta baita inkesta egiteko etxe kopurua ere: «Bestalde, 500 dei inguru egingo ditu Aztikerrek atez atekoari buruz galdezka, zoriz aukeratutako etxeetara. Ez dago gaizki, baina Gobernuak badirudi ahaztu egin duela 1.300tik gora oiartzuarrek eskatu genuela, gure izenpearekin eta behar bezala identifikatuta, atez atekoari buruzko kontsulta egiteko».
Horrek guztiak argi erakusten du Udal Gobernu Taldearen jarrera kontraesankorra, OBren ustez: «Ezker abertzalea eta parte-hartzea ulertzeko bere era xelebrea».