Enplegua eta antzerkia uztartu nahi dituzte
Gaur goizean aurkeztu dute INEMek lagundutako Artebide V programaren proiektua. Bertan izan dira Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, eta Diana Montilla eta Nerea Zuazua, Prebentzio Komunitarioko ordezkari eta arduradunak. Maite Pelaezek aza...
Gaur goizean aurkeztu dute INEMek lagundutako Artebide V programaren proiektua. Bertan izan dira Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, eta Diana Montilla eta Nerea Zuazua, Prebentzio Komunitarioko ordezkari eta arduradunak. Maite Pelaezek azaldu duenez, “V. Artebidea hezitzaile batek eta lau langilek osatzen dute, eta haien eginkizuna gizartean dauden drogei ematen zaien erabilerei buruzko antzezlan bat sortu eta antzeztea da. Bost urte daramagu programa honekin eta aurtengoan berritasun bat egin nahi izan dugu antzezlan bat sortuz. Oso polita izango dela ziur gaude, parte hartzen duten guztiak gogor saiatzen ari baitira”.
“Aurtengo ekitaldian arte sormena eta bizitza osasungarriaren sustapena lotu nahi dira, hausnarketak sortzeko antzerkiaz baliatuz. Lan hau burutzeko ondoko urratsak eman dira: droga eta drogen kontsumoei buruzko azterketa egin da, gidoia prestatu da, eta antzezlana girotzeko osagaiak bilatu dira; eskenatokia, jantziak, musika… Une honetan V. Artebidea antzezlanaren entseguak egiten ari dira, eta Udalean horren berri eman eta informazioa zabaltzeko urratsak prestatzen ari dira” esan du Diana Montillak.
Bigarren hezkuntzako zentroetan eta jendearentzako herriko aretoetan antzeztuko dute, izan ere, antzezlana gazte eta helduei zuzenduta dago. Antzezpenak martxoaren bigarren hamabostaldian egingo dituzte.