‘Hizkuntza-bikoteak’ ekimenak frantses hiztunen premia du
Urtebete atzera abiatu zen Hizkuntza-bikoteak ekimenari erantzunez, 120tik gora lagunek eman dute izena Gazte Informazio Bulegoan. Hamarnaka bikote sortu dira dagoeneko, euskara, gaztelera eta frantses hiztunenak gehienak, baina baita beste hizkuntzeta...
Urtebete atzera abiatu zen Hizkuntza-bikoteak ekimenari erantzunez, 120tik gora lagunek eman dute izena Gazte Informazio Bulegoan. Hamarnaka bikote sortu dira dagoeneko, euskara, gaztelera eta frantses hiztunenak gehienak, baina baita beste hizkuntzetakoak ere: ingelesa, alemana, katalana, poloniera… Izan ere, programak edozein hizkuntzaren arteko trukaketak aintzat hartzen ditu. Herriko Etxeak emandako datuen arabera, frantses hiztunak dira une honetan falta direnak, hots, frantsesa ikasteko eskaria handia da, baina beste hizkuntza bat ikasi nahi duten frantses hiztunen beharra dago.