La Caixaren aurrean elkartuko dira herritarrak, protesta egiteko
Oiartzungo Errausketaren Aurkako Plataformak deitu du elkarretaratzea; etzi izango da, 12:00etan
Etzi, La Caixa kutxaren aurrean bilduko dira herritarrak protesta egiteko. Oiartzungo Errausketaren Aurkako Plataformak egin du elkarretaratzerako deia eta 12:00etan izango da.
Plataformak salatu duenez, Zubietako errauste planta egiteko beharrezkoa den diruaren zati bat jartzea negoziatzen ari da La Caixa, eta osasunari eta ingurumenari baino, «etekin ekonomikoei» ematen ari da lehentasuna. Jarrera hori salatu nahi dute biharko protestarekin. Herritarrei ekintzan parte hartzeko deia egin diete.
Hainbat ekintza, otsailean
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinadorak, Gipuzkoako La Caixa eta Banesto bankuen aurkako salaketa kanpaina egingo du hilabete osoan zehar, Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologisten parte-hartzearekin.