Larunbatean herriko derbia jokatuko dute Touringek eta Beti Onak
Itzuliko derbia jokatuko dute asteburuan, Erregional Preferenteko herriko bi taldeek: Touringek eta Beti Onak. Partida arratsaldeko bostetan hasiko da Fanderiako futbol zelaian. Denboraldia ezberdina izaten ari da bi taldeentzat. Touring sailkapenaren ...
Itzuliko derbia jokatuko dute asteburuan, Erregional Preferenteko herriko bi taldeek: Touringek eta Beti Onak. Partida arratsaldeko bostetan hasiko da Fanderiako futbol zelaian.
Denboraldia ezberdina izaten ari da bi taldeentzat. Touring sailkapenaren goialdean ibili da hasieratik, baina azken jardunaldietan kale batzuk egin ditu, eta orain bosgarren tokian dago, 33 punturekin.
Beti Onak, berriz, kontrako bidea egin du. Zuloan sartuta ibili da, lokartuta, denboraldia estreinatu zuenetik, baina azken aldian indartsu dabil hiru partida jarraian irabazita. Orain, zortzigarren dago, 26 punturekin.
Osagai guzti horiekin, behintzat, derbia borrokatua izango dela dirudi.