Bertso saioa egingo dute hilaren 19an Gezala Auditoriumean
Herriko bertsozaleek zita dute hilaren 19an (larunbata), Mañontzi Bertso Eskolak urtero antolatzen duen bertso saioaren txanda baita. Gezala Auditoriumeko oholtzara lau bertsolari igoko dira: Andoñi Egaña, Iker Zubeldia, Agin Rezola eta Ander Lizarralde. Naroa Sasieta ariko da gai-jartze lanetan. 22:30ean hasikoa da emanaldia. Saiora joateko sarrerak salgai daude jada. Tiñelun eta kioskoan eros daitezke daitezke sarrerak, zazpi euroren truke. Jon Etxebeste bertso eskolako kideak joan nahi duenari “azkar erosteko” deia egin die bertsozaleei, “egin ditugun saio guztietan Gezala goraino bete delako”. Mañontzikoak antolatzen aritu badira ere, Lezoko Udalaren eta Kutxaren babesa eskertu du Etxebestek. Urte osoa, jardunean “Orain dela lau edo bost urte hasi ginen otsailean bertso saio indartsu bat antolatzen”, gogorarazi du Etxebestek. Hala ere, urte osokoa da Mañontzi Bertso Eskolako kideen jarduna. Mendekosteetan bertso saioa antolatzea euren esku dago eta, gainera, urteko azken eguneko arratsaldean kopla zaharrak eta kantu klasikoak abesten dituzte tabernaz taberna, “giroa sortze aldera”. Horrez gain, ekaina inguruan egin ohi zuten bertso afaria berreskuratu nahi dute. Ekitaldi berezi horiez gain, astero-astero biltzen dira Mañontzikoak. Hiru taldetan bildu ere: helduen taldean, nerabeenean eta 11-12 urteko haurrenean. Lehenengoak astearteetan eta ostiraletan biltzen dira, Ibai-Ondon. “Aitor Errazkin bertsolari irundarra etortzen da asteartetan eta modu formal batean aritzen gara”, [...]
Herriko bertsozaleek zita dute hilaren 19an (larunbata), Mañontzi Bertso Eskolak urtero antolatzen duen bertso saioaren txanda baita. Gezala Auditoriumeko oholtzara lau bertsolari igoko dira: Andoñi Egaña, Iker Zubeldia, Agin Rezola eta Ander Lizarralde. Naroa Sasieta ariko da gai-jartze lanetan. 22:30ean hasikoa da emanaldia.
Saiora joateko sarrerak salgai daude jada. Tiñelun eta kioskoan eros daitezke daitezke sarrerak, zazpi euroren truke. Jon Etxebeste bertso eskolako kideak joan nahi duenari “azkar erosteko” deia egin die bertsozaleei, “egin ditugun saio guztietan Gezala goraino bete delako”. Mañontzikoak antolatzen aritu badira ere, Lezoko Udalaren eta Kutxaren babesa eskertu du Etxebestek.
Urte osoa, jardunean
“Orain dela lau edo bost urte hasi ginen otsailean bertso saio indartsu bat antolatzen”, gogorarazi du Etxebestek. Hala ere, urte osokoa da Mañontzi Bertso Eskolako kideen jarduna.
Mendekosteetan bertso saioa antolatzea euren esku dago eta, gainera, urteko azken eguneko arratsaldean kopla zaharrak eta kantu klasikoak abesten dituzte tabernaz taberna, “giroa sortze aldera”. Horrez gain, ekaina inguruan egin ohi zuten bertso afaria berreskuratu nahi dute.
Ekitaldi berezi horiez gain, astero-astero biltzen dira Mañontzikoak. Hiru taldetan bildu ere: helduen taldean, nerabeenean eta 11-12 urteko haurrenean.
Lehenengoak astearteetan eta ostiraletan biltzen dira, Ibai-Ondon. “Aitor Errazkin bertsolari irundarra etortzen da asteartetan eta modu formal batean aritzen gara”, adierazi du Etxebestek.
Ostiraletan, berriz, afaltzeko orduan jartzen dute hitzordua eta seriotasunak behera egiten duela aitortu du Etxebestek, txantxetan.
Gazteagak ostegunetan geratzen dira, musika eskolan. 18:30ean nerabeak Ander Lizarralderekin biltzen dira eta 20:00etan, berriz, nerabeak zaskun Etxebesterekin. Nahi duenak bertso eskolaren ateak zabalik ditu.